CBA Udal Liburutegian nahikoa tokirik ez dagoela salatu dute beste behin. Udalari eskatu diote eskaeraren arabera egokitzea, «irundarrak ez daitezen gure hirian ikasteko tokirik gabe geratu».
Inkesta bat egin dute 18 eta 28 urte bitarteko gazteen artean. Honen arabera, 10 gaztetik 6k nahiago dute etxe txiki bat alokatu, bestelako aukeren aurretik.
Irungo gazteek ikasteko areto gutxi eta ordutegi oso murritza dutela salatu dute. Egoera honi ez aurreratzea leporatu diote Jose Antonio Santano alkateari.
Inkesta bat egin dute gazteekin, eta honako ideiak jaso dituzte: bidegorrien sare orokor baten beharra, bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema bat martxan jartzea eta bizikletaren kultura sustatzearen garrantzia.
Irundar gazteen iritziak, kezkak eta asmoak jaso nahi dituzte, eta horretarako sare sozialetan eta kalean presente egongo direla iragarri dute. «Euskaltzaletasuna, humanismoa, progresismoa eta aukera berdintasuna» izango dituzte oinarri.