
Irungo lehen mailako arretaren egoera "kritikoaren" aurrean, plataformak hirugarren osasun zentroa eraikitzeko prozesua "berehala" martxan jartzea eskatu du.

Udaleko Hezkidetza Mahaiak antolatuta, 'Berdintasuna eskutik eskura' izeneko bideoa sortu dute. Berdintasunaren lekukoa erakusten da ikastetxeetan barrena bidaiatzen, M8aren mezu nagusiaren berri emateko.

Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara jauzi bat dagoela sentitzen dute ikasleek. Horren aurrean, trantsizio plan bat garatu dute Toki Alai (Siutz eta Gazteluzar) eta Dunboa LH ikastetxeek.

Egoera hori "tamalgarria" dela dio plataformak, eta erabaki horrek osasuna pribatizatzea bilatzen duela nabarmendu dute. Neurri horien aurrean, Osasun Bidasoak argi du: "Baliabide publikoak optimizatu behar dira, profesionaletan inbertituz eta Osakidetzako osasun instalazioak handituz eta hobetuz".

Txuribeltzen talde nagusiak berebiziko partida zuen eta ez zuten huts egin. Irundarrak 2-0 nagusitu ziren Stadium Galen eta salbazio matematikoa lortu dute.

Udaleko bozeramaileek, EAJ izan ezik, eta Osasun Bidasoa Plataformak "hirugarren anbulatorioa premiazkoa eta beharrezkoa" dela nabarmendu dute.

11 urtez Realean jokatu ostean, Albacetek fitxatu berri du irundarra, «buruak eta gorputzak aldaketa eskatu didate». Urte historikoaz eta etorkizunari begira dituen erronkez luze aritu da kapitain ohia.

Emakumeen Etxea aurkeztea da helburua, baita haren gaineko zalantzak argitzea ere. Ana Egiazabalek clown bakarrizketa eskainiko du.

Azterlan horiek egiteko aurrekontua 139.000 eurokoa da, eta aparkalekuen problematikari erantzuteko udalaren proiektuaren parte da.

Oinezkoek lehentasun gehiago izango dute aurrerantzean. Espaloiak zabaltzeaz gain, plaza berri bat sortu dute.

Real Unionen eta Bidasoaren talde nagusiek olatuaren gainean jarraitu nahi dute. Errugbiko taldeak sasoiko lehen garaipenaren bila irtengo dira. Areto futbolean gaur hasiko du bidea Irun Futsalek.

Real Unionen eta Bidasoaren talde nagusiek garaipen handiak lortu dituzte sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko. Mariño Real Unionen lehen taldearen liga hasiera ere bikaina: hirutik hiru irabazi dituzte.

Irungo kirol talde guztiak martxan dira denboraldiari ekiteko, eta bide onetik hasi nahi dute sasoi berria.

Bidasoako gizonen talde nagusiak garaipena lortu zuen goiko postuetan jarraitzeko. Mariño Real Union proiektuak bikain hasi du ibilbidea. Errugbian eta saskibaloian, hasiera kaxkarrak.

Futbolaz gain, eskubaloiko, saskibaloiko eta errugbiko Irungo kirol taldeak lehiara itzuliko dira asteburuan. Taldeek bide onetik hasi nahi dute sasoi berria.

Real Unioneko eta Bidasoako gizonen talde nagusiek garaipenak lortu zituzten sailkapeneko ohorezko postuetan jarraitzeko. Emakumeen Mariño Real Union proiektua ere martxan da, eta bide onetik hasi dute ibilbidea.

Ikasturtea hastearekin batera, martxan jarriko dira asteburu honetan Irungo kirol taldeak, batez ere futbolean.