Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidasoko Osakidetzak kataraten 250 ebakuntza Poliklinikari saldu dizkiola salatu du Osasun Bidasoak

Egoera hori "tamalgarria" dela dio plataformak, eta erabaki horrek osasuna pribatizatzea bilatzen duela nabarmendu dute. Neurri horien aurrean, Osasun Bidasoak argi du: "Baliabide publikoak optimizatu behar dira, profesionaletan inbertituz eta Osakidetzako osasun instalazioak handituz eta hobetuz".

Mikel Del Val Garcia
Hondarribia,Irun
2023/09/29

Osasun Bidasoa Plataformak salatu du Osakidetzak Bidasoko herritarren kataraten 250 ebakuntza Donostiako Poliklinikari saldu dizkiola. Plataformarentzat egoera hori “tamalgarria” da, eta gaitzetsi nahi dute.

Osasun Bidasoak gogorarazi du Bidasoko Ospitaleko kontsulta espezializatuetarako eta ebakuntza kirurgikoetarako itxaron zerrendak “izugarri” igo direla azken urteetan. Egoera hori hainbatetan salatu arren, egoerak “okerrera” egin duela jakinarazi du plataformak, “hobetzeko” neurriak hartu ez direlako.

Osasun Bidasoaren hobekuntza proposamenak Bidasoko eskualdean “erabilgarri dauden baliabide publikoak optimizatzea” direla nabarmendu dute. Horretarako, argi dute bidea: “Profesionaletan inbertitzea eta Osakidetzako osasun instalazioak handitu eta hobetzea”.

Plataformaren ustez, katarata kirurgien pribatizazioa, Donostiako Poliklinikara desbideratuta, “kalte larria” da herritarrentzat. Horrez gain, “aurreikuspen faltagatik”, “arazoak” sortzen ari direla baietsi dute. Jarraian datozenak, esaterako:

  • Ez zaie behar bezala bermatzen itxaron zerrendan ordena mantentzea zentro pribatu batean ebakuntzarik egin nahi ez duten eta Bidasoko Ospitalean kirurgia aukeratzen duten pazienteei.
  • Pazienteak, 80 urtetik gora gehienak, Donostian egiten diren talde bilera masiboetan zitatzen dira, prozeduraren eta aurretiazko tratamenduaren berri emateko (botikak eta kolirioak). Pertsona horien talde arretak asko zailtzen du kataraten interbentzioa prestatzeko prozesu konplexua ulertzea, Osakidetzan ematen den banakako arreta pertsonalizatuarekin alderatuta. Tratamendu antikoagulatzailea hartzea bezalako egoerak ez dira modu pertsonalizatuan lantzen, eta arrisku handiak dakarzkie pazienteei.
  • Ezagutzen ez duten profesional batek egiten die ebakuntza pazienteei, eta konplikaziorik izanez geri, ez da ziurtatzen profesional berak jarraipena egingo dionik.
  • Poliklinikan alta eman ondoren pazienteen jarraipena ez dago antolatuta, ezta ziurtatuta ere. Ebakuntza egin eta 24 ordura alta ematen zaie Poliklinikan, bisita bakarra egin ondoren, eta pazienteak Osakidetzara bideratzen dira berriro, beharrezko jarraipen hitzorduak erreserbatuta egon gabe. Pazienteek eta haien familiek erromesaldi bat egin behar dute osasun zentroetan eta eskualdeko ospitalean, ezinbesteko jarraipen hitzorduak lortzeko.

Egoera horiek herritarrei “kalte larriak” erasaten dizkiela nabarmendu du plataformak, eta “osasunaren pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dela egiaztatzen” duela salatu dute. Hori dela eta, Osasun Bidasoak “aurrekontuak osasun pribatura ez desbideratzea eta Bidasoko osasun publikoan inbertitzea” eskatu dio Osakidetzari.

Itxaron zerrendak hobetzeko, “profesional gehiago eta lan baldintza hobeak eta azpiegituren berehalako inbertsioak” behar direla ziur dira plataformako kideak. Honakoak aipatu dituzte: Bidasoko Ospitalean eraikin erantsi bat eraikitzea, Oinaurren hirugarren anbulatorioa eraikitzea eta Irun Erdialdeko eta Dunboako anbulatorioak birmoldatzea eta handitzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.