Ama Guadalupekoa judo taldeko Lidia Yarza eta Garikoitz Sagarzazu podioko goiko koskara igo ziren atzo Hernaniko udal kiroldegian egin zen senior mailako Euskadiko Judo Txapelketan. Txapelketan parte hartu zuen taldeko hirugarren ordezkariak, Amaia Curielek, brontzea lortu zuen.