Amaia Curielek Europako Txapelketarako txartela bilatuko du Bukaresten

Curiel, Espainiako Txapelketa lortu zuenean

Curiel, Espainiako Txapelketa lortu zuenean

Ama Guadalupekoa taldean entrenatzen den Amaia Curiel lasartearrak gaurtik igandera Bucaresten jokatuko den gazteen Nazioarteko Borroka Txapelketan parte hartuko du, 63 kiloetan. Curiel da Errumanian lehiatuko den Gipuzkoako neska bakarra; euskal ordezkaritzari dagokionez, Maialen Gelbenzu nafarrak (59 kilo) eta Endika Talleda bilbotarrak (60 kilo) ere bidaiatu dute. Txapelketak Europako Txapelketara joango diren ordezkariak zehazteko balioko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.