-
-
Amaia Curiel
-
-
Garikoitz Sagarzazu
-
-
Aritz Sagarzazu
Joan den asteburuan Gazteen Mailako Gipuzkoako Txapelketa egin zuten Lezoko Bekoerrota kiroladegian eta bertan Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeko bost kirolarik parte hartu zuten. Horietako hiruk podioko goiko koskara igo ziren: Amaia Curiel (-70 kiloetan), Aritz Sagarzazu (-60) eta Garikoitz Sagarzazu (-81). Hirurek borroka guztiak ippon bidez irabazi zituzten eta Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu zuten.
21 urtez azpiko lehiaketaren ondoren, haurren bigarren sailkapen fasea burutu zuten eta, Hondarribiko kirolariei dagokionez, Genji Kwan bigarren geratu zen, eta Igor Cendon eta Leandro Veitia hirugarren.
Asteburuan hiru lehiaketa
Asteburuan hainbat lehiaketa izango dira. Batetik, Espainiako Judo Liga hasiko da Madrilen eta bertan herriko Gazte, Helduen 2. eta Emakumeen 1. mailetako judokek parte hartuko dute.
Bestetik, igandean kadete mailakoak Lezoko Bekoerrotan lehiatuko dira Gipuzkoako Txapelketan. Ama Guadalupekoatik 23 kirolari joango dira Lezora, Euskadiko Txapelketarako txartelen bila.
Eta azkenik, gaztetxoenek, alebin mailakoek Bidasoko Eskola Kiroleko lehen jardunaldia izango dute.