Ama Guadalupekoa judo taldeko Lidia Yarza eta Garikoitz Sagarzazu podioko goiko koskara igo ziren atzo Hernaniko udal kiroldegian egin zen senior mailako Euskadiko Judo Txapelketan. Txapelketan parte hartu zuen taldeko hirugarren ordezkariak, Amaia Curielek, brontzea lortu zuen.

Curiel, Veitia entrenatzailea, Sagarzazu eta Yarza, dominekin
Ama Guadalupekoa judo taldeko Lidia Yarza eta Garikoitz Sagarzazu podioko goiko koskara igo ziren atzo Hernaniko udal kiroldegian egin zen senior mailako Euskadiko Judo Txapelketan. Txapelketan parte hartu zuen taldeko hirugarren ordezkariak, Amaia Curielek, brontzea lortu zuen. Zalantzarik gabe emaitza ezinhobea lortu du Amak, Hernanin lehiatu diren hiru kirolariak oraindik adinez juniorrak direlako, eta nagusien mailan lortu dituztelako emaitza horiek.