
Mugikortasunaren Astea antolatzea "positiboa" den arren, mugikortasunaren inguruko elkarrizketa aste horretara mugatzea soilik "arriskutsua" izan daitekeela uste du Balaztako kideak.

Balazta elkarteak Europako Mugikortasun Astearen baitan antolatu zituen jarduerak. Aurreko astean egitekoak ziren, baina eguraldiarengatik astebete atzeratu dira.

Zabaltza plazatik hasi eta Ekoetxea Txingudiko eremua bisitatuko dute, indarrak hartzeko hamaiketako osasungarria egingo dute, 11:30ean.