Hondarribiko Udalak bilera antolatu du asteazkenerako hutsak dauden Alde Zaharreko lokalen jabeekin, Hirigune Historikoa biziberritzeko planaren harira. Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute bilera, 13:15ean, eta bertan biziberritze planak lokal hutsen inguruan egiten duen hausnarketa azalduko du udalak.
EAJ "hauteskunde kanpaina bete betean dago", EH Bilduren ustez, eta testuinguru horretan kokatu dituzte Markel Olanok eta Nahikari Oterminek lehengo astean Pasaiako biziberritzearen gainean esandakoak. Agerraldia egin zuten lehengo astean jeltzaleek, Eskalerillasen, eta Pasaiaren biziberritzerako Aldundian defendatu behar dituzten bost proiekturen berri eman zuten.
Lehengo astelehenean bildu zen aldundian ogasun batzordea; EAJren arabera, Bilduren kontrako botoaren ondorioz bertan behera geratu dira "Pasaitarren bizi kalitatea hobetzea helburu zuten beren lau proposamenak".