Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.
Pasaian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko egitekoak ziren mosaikoa bertan behera geratu dela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Horren arrazoia eguraldia izan dela adierazi du. Ez dute zehaztu noiz egingo duten berriro.
12:00etan aurkeztuko dute; zahartze aktiboa bultzatu eta bizi kalitatea hobetzea dira eskolaren helburuak Gaur eguerdian, Esperientzia Eskolaren ikasturtea aurkeztuko dute. Interesa duten guztientzat aurkezpen irekia egingo dute udaletxeko areto nagusian, 12:00etan. Esperientzia Eskola, 50 urtetik gorako edonorentzat da. Honakoak dira eskolaren helburuak: «Zahartze aktiboa eta bizi kalitatea hobetzea; harremanak sortzea eta gizartean parte hartze aktiboa bultzatzea; belaunaldien arteko harremana, eta formazio kulturala». Hil honetan hasi eta ekaina bitartean, astean bi orduko saioak egingo dituzte parte hartzen dutenek. Asteazkenetan izango dira saio horiek, 09:30etik 11:30era, Haurtzaro Ikastolan. Hainbat gai landuko dituzte parte hartzaileek: «Osasuna; coaching-a; musikaren, artearen eta Euskal Herriaren historia; filosofia edota oroimen tailerra. Horrez gain, Esperientzia Eskolako kideek gizarte proiektu bat garatuko dute». Ikasturte bukaeran ikastaroan parte hartu dutela frogatzen duen diploma jasoko dute. Mugabe Elkarteak antolatu du ekimena, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Gaur aurkeztu arren, badago izena emateko aukera, 943 22 41 46 telefono zenbakira deituta. Ikasturtearen prezioa 50 eurokoa da. Joan den ikasturtean eskola martxan jartzeko proba egin zuten, «eta emaitza positiboa eta erantzun ona ikusirik, ikasturte osoko eskola izango da aurten».
http://www.youtube.com/watch?v=Fl-Ts5Q-sjI&feature=youtu.be
Kontseiluaren Euskaraz Bizi Nahi Dut kanpainarekin batera, hainbat ekintzaz gain, leloa irudi gisa hartuta kamiseta atera zuten, eta agortu egin zen. Orain, baina, Lezoko Oroitzene, Oreretako Xenpelar eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskaltegietan salgai...