Manifestaziora deitu du Irungo Herrirak martxoaren 16rako

Biziarteko zigorri ez. Juanra eta Gabriel askatu! lelopean manifestazioa egingo dute Irungo Herri Bilguneak antolatuta. Martxoaren 16an izango da, 12:00etan Zabaltza plazatik abiatuta. Bihar, bestalde, 197/2006 doktrina eten. No a la cadena perpetua izenburupean hitzaldia emango dute Ainhoa Baglietto abokatuak eta Fernando Arburua preso ohi eta Jaiki Hadi taldeko kideak. Hitzaldia Irungo Ospital Zaharrean izango da, 19:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.