
Binter aire konpainiaren hegazkina lurreratu da lehen aldiz Hondarribian; asteazken eta igandeetan eskainiko du zerbitzua Kanaria uharteetara.

Kanaria uharteetako aire konpainiak hegaldiak eskainiko ditu aerodromo gipuzkoarretik astean bitan; azken helmuga Kanarietako edozein irla izan daitekeela ezagutarazi du Binterrek.

Hondarribian kokatuta dagoen azpiegituratik zuzenean bidaiatu ahal izango da Tenerifera, astelehen eta ostiraletan.