
2014. urteko sanmartzialak ailegatzear direla-eta, Bilgune Feministak Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala aurkeztuko du ostegunean, Lakaxita gaztetxean (19:30). Euskal Herriko jaien ereduaren gaineko hausnarketa eta emakumeen parte hartzeaz gogoeta egiten du ikus-entzunezkoak.

Alarde egun betean, Jaizkibel konpainiaren arratsaldeko desfilearen atsedenean irekiko ditu ateak kultur elkarteak.

Gaur, asteazkena, itzuliko da Antxeta Irratiko parrillara Bilgune Feministak prestatzen duen Gonekin Ero Bero irratsaioa. 20:00etan hasiko da eta ordubete iraungo du. "Uhinak zirimolatzen jartzeko prest itzuli gara", esan dute Bilgunekoek.