Bidazi baratza eta kontsumo taldeak aurkezpena egingo du bihar, ostirala, Ficoba erakustazokan, Bioterra azokaren barruan, 18:30ean. Elkartearen berri emateaz gain, Bestelako kontsumo eta ekoizpen eredu bat posible da. Orain eta hemen goiburuko hitzaldia emango dute.
Bidasoaldeko Bidazi elkarteak erronka bota du. Produktu freskoak eskaintzeko hozkailuak behar dituzte dendan, eta horretarako diru bilketa kanpaina bat martxan jarri dute Interneten.
Helburua 7.000 euro lortzea da bi hozkailu erosteko, baina, gutxienez, bat erosteko adina lortu nahi dute.
Goienerrek eta Bidazik antolatu dute gaur arratsaldeko solasaldia Ospitale Zaharraren hitzaldi aretoan, 19:00etan abiatuta.