Irungo Udalak eta hiriko zenbait elkarte feministek M8arekin lotutako egitarau zabala prestatu dute.
Bidasoaldeko Mugimendu Feministak antolatuta, aurten erail dituzten emakumeen aldeko omenaldia egingo dute igandean, Kasino aurrean (Colon pasealekua).
Bidasoaldeko Mugimendu Feministak gaur, 19:30ean egingo du elkarretaratzea ostiralean emakume bat hil zutelako. San Juan plazan da.
Talibanen erregimena Afganistanen giza eskubideak eta batez ere emakumeenak urratzen ari da. Irungo eta Hondarribiko hainbat elkartek manifestua sinatu dute babesa emateko
Bidasoaldeko Asanblada Feministak Martxoaren 8a girotzeko deia egin die eskualdeko komertzio, ikastetxe, elkarte, eragile eta norbanakoei.