http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=T1mKfXOFUDI
Xenpelar Sarien ostean, bertso eskolaren emanaldiak aurrera doaz, eta astebururako bi ekitaldi antolatu ditu: Xenpelarri buruzko hitzaldia etzi, eta Bi arreba ikuskizuna, larunbatean. Xabier Amuriza ariko da Xenpelarri buruzko pasarteak eta bitxikeriak kontatzen hitzaldian. 19:00etan hasiko da, Xenpelar Etxean. Hurrengo egunean, berriz, Xenpelar eta Chopinen gorputzean sartuko dira Andoni Egaña eta Xabier Lizaso Bi arreba antzezlanean. Bertsolaria nahiz pianista garaikideak izan ziren, eta horrez gain, hainbat antzekotasun izan zituzten euren artean. Hala nola, heriotza. Biak gaitzak jota hil ziren, eta euren arrebek zaindu zituzten azken egun horietan. Hortik datorkio antzezlanari izen hori. Ikuskizuna larunbatean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude kulturguneko leihatilan, 3 euroan. Ekitaldi horren aurretik Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketetako sariak banatuko dituzte. Erakusketa Datozen egunetan martxan jarriko duten hurrengo ekimena erakusketa izango da. Datorren astelehenetik aurrera urtarrilaren 4ra arte egongo da martxan, eta bertan Xenpelar Bertso Eskolaren 25 urteetan ateratako argazkiak bildu dituzte. Bertso eskolak jakinarazi duenez, 43 panel izango dira 127 argazkirekin. Argazkiekin batera, DVD baten emanaldia izango da. Bertan, Jose Luis Erkizia Baserri-k Xenpelarren irudiari buruz egindako dokumentala ikus daiteke. Lan horretan, ezagutzen den Xenpelarren irudi bakarra, Xenpelar ez zen beste pertsona batean oinarrituta egin zuela kontatuko du [...]
'Bi arreba' ikuskizuna izango da asteartean Gezalan
Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak. Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jo...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, asteartean, 01:00 aldera, hiru lagunen arteko liskarra izan zen Pablo Iglesias kalean, eta horietako bi zaurituta erietxera eraman behar izan zituzten. Zauri horiek ez dakite, oraingoz, zerk eragindakoak izan diren. Salak...