
Seigarren edizioko tailerretan dagoeneko izena eman daiteke, eta plaza mugatuak izango direla jakinarazi dute.

Heldu zein haurrei zuzendutako hamahiru jarduera antolatu ditu Hondarribiko Udalak beste hainbat eragilerekin batera, tokiko produktuen eta ekoizleen "lana eta garrantzia" ezagutarazteko asmoz. Doan dira ikastaroak, baina aurretik izena eman beharko da; irailaren 14ean jarriko dira eskuragarri sarrerak.

Hondarribiko Udalak kartel lehiaketa bat abiatu du aste hori iragartzeko. Proposamenak hilaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira.