Iazko maiatzean Santiago kalean margotutako lanetako batzuk erakutsiko ditu gaurtik aurrera, mihise gaineko akrilikoak, eta surf eta skate taulak...
Danontzatek eta Etxeberriak ere bat egin dute Garagardo Artisauaren Astea jardunaldi sortarekin.
Kirol kaiko Basque tabernak surf argazkien erakusketa muntatu du eta hilaren bukaera arte bisitatu daiteke. Hilaren 12an, osteguna, izango da inaugurazioa, 20:00etan.
Artista hondarribiarrak bi koadro berri gehitu dizkio Basque tabernan duen bildumari. Itsasoari lotutako koadro eta irristatze taulak ikus daitezke bertan.
Basque tabernak eta Q Hondarribia diskotekak bat egin dute hilaren 22an Hondarribiko arraunlariei egingo zaien omenaldi herrikoiarekin. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina nagusia arratsaldean izango da, Arrantzaleen Bentan egingo den bazkariaren ondoren. Nahi duenak, festa luzatzeko aukera izango du kirol kaian.
Hondarribiko Kirol kaia pasealekuan dagoen Basque tabernak surfari buruzko argazki artistikoen erakusketa inauguratuko du bihar, ostegunarekin. Angeluko (Lapurdi) 6 feet & perfect galeriak hautatu ditu lanak, kolaboratzaile dituen Europako 25etik gora argazkilarien lanetn artean.