BBB-k Basque taberna bisitatuko du gaur, Garagardo Artisauaren Astea-ren barruan

Danontzatek eta Etxeberriak ere bat egin dute Garagardo Artisauaren Astea jardunaldi sortarekin.

Garagardo Artisauaren AStea BBB

Hiru garagardo mota egiten ditu BBB-k

Igandera arte egiten ari diren Garagardo Artisauaren Astea jardunaldi sortari lotuta, Irungo Bidassoa Basque Brewery (BBB) garagardoaren ekoizleekin hartu emana antolatu du Hondarribiko Basque tabernak gaur arratsalderako. Hiru garagardo mota ekoizten ditu BBBk, eta kirol kaiko tabernan American IPA erako Boise dastatzeko aukera izango da. Atzotik ari dira Garagardo Artisauaren Astea egiten. Ekitaldi gehienak Irunen dira, Baina Hondarribian nahiz Hendaian ere antolatu dituzte (egitaraua). Danontzat Gastrotekak ere bat egin du Garagardo Artisauaren Astearekin. Hilaren 19an, larunbatez, afari berezia prestatuko dute Denda kaleko jatetxeko sukaldariek; Mala Gissona garagardoarekin uztartzeko afaria izango da. Eta Alde Zaharrean ere, Etxeberria tabernan, lau euskal artisau garagardo dastatu daitezke dagoeneko. Hilaren 20ra arte Naparbier, Basqueland Brewing Project, Garagart eta Gross markak ezagutzeko aukera izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.