Auzoko jaiei begira, Amute-Kostako auzotarrek mantenu eta konponketa lanak egingo dituzte ostiraletik igandera elkartearen egoitzan.
Aranzadi Zientzia Elkarteak deituta, 50 pertsona aritu ziren Jaizkibelgo Txurtxipi erreka garbitzen. Lan egiteko eta ikasteko jardunaldia izan zen.
Aranzadi Zientzia Elkarteak auzolana antolatu du hilaren 18rako Jaizkibelen, Arriestuetako iturria berreskuratzeko.
Antxotarrek abiatu berri duten Luzuriaga Martxan dinamikaren gainekoei buruzko erreportajearekin zabalduko du bihar Oarso Bidasoko Hitzak aste honetako papereko edizioa. Auzolanean ari dira antxotarrak ia mende oso batez barrutiko galdategia izan zenaren bulegoen eraikina txukuntzen, azpiegitura Antxok dituen gizarte eta kultur beharrei erantzuteko baliatzeko asmoz. Aurrerapen gisa, hona bideoa eta argazki galeria: http://youtu.be/NsV14mEvX8I
Laugarrenez bildu dira gaur antxotarrak Luzuriaga garbitzeko. Palak eta eskorgak eskuan, nekaezin ari dira azken urteetan bertan pilatu den zikinkeria mordoa jasotzen. Eta ez da zeregin makala, era guztietako hondakinek eraikina hartuta baitute goitik behera. Baina antxotarrei proiektuak ez zaizkie falta, eta horiei guztiei tokia emango dien gunea eskura edukitzeak ematen duen bultzada eta ilusioarekin eskuz esku ari dira lanean, martxan, etenik gabe. http://youtu.be/zYDuVwgzkEs
Larunbatean egingo dute eta gaur da izena emateko azken eguna.
Denboraleek itsasotik sartutako hondakinak jaso nahi dituzte. Aranzadik aurreratu duenez, haurrekin egiteko plan polita izan daiteke.
Mantenu eta garbiketa lanak egingo dituzte hiru egunez. Izena emateko eskatu dute, egin beharrekoak aurretik zehazteko.