
Zahartzaroaren eta bakardadearen inguruko ekitaldi bat egingo dute bihar Itsas Etxean. AuzoEKIN proiektua azaldu eta zahartzaroaren oztopo berriez arituko dira.

Zabaltzen kooperatibako kideek burutu duten diagnostikoa aurkeztu eta hurrengo pausoen berri eman dute.

"Bakardade ez hautatuak" eta "hauskortasun sozialak" adineko jendearengan duen eragina arintzeko asmoa du programak. Horretarako, 'auzozain' izateko deia zabaldu du Hondarribiko Udalak.