
Iragan igandean, hilak 19, gauzatu zen 'Hondarribia Baltsan' egitasmoa. Naiara Oronozek ibilketan eta Mikel Fizek futbolean bizitako esperientzia kontatu dute.

'Hondarribia Baltsan' egitasmoak arrakasta itzela izan du. 300 kirolari inguru bildu ziren igandean futbola, arrauna, pala, paddle surf, zesta eta ibilketa praktikatzeko.

Hilaren 19an egingo da Hondarribia Baltsan; herriko kirol elkarte eta kirolariak Atzegiko kirolariekin batuko dituen herri ekimena.

Aurtengo leloa 'Ni prest nago, eta Gipuzkoa?' izango da, eta Atzegiko iturrien arabera, "adimen desgaitasuna duten pertsonek administrazio publikoan legez dagozkion 100tik 2 langileko postuak sortzea aldarrikatuko" du.

Atzegiren sentsibilizazio kanpainaren helburua adimen desgaitasuna duten pertsonek modu independentean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da.

Bidasoako Erraldoiak konpartsaren 30 urteak ospatzeko jardunaldi solidarioa antolatu dute, Atzegi eta Aurreratu elkarteen alde. 100dik gora erraldoi bilduko dituzte.