Igandero egitasmoaren baitan, udalak eta Parean Elkarteak Igande Sasoi topaketa antolatu dute igande honetarako, 10:00etatik 13:30era. Helburua da emakumeen kirola sustatzea.
Hilaren 19tik aurrera eman daiteke izena Irungo pilota eskolan. Eskolak urriaren 2an hasiko dituztela iragarri dute.
Irungo pilota taldeak prest du 2024-2025 ikasturteko programa. Hiriko gazteak esku pilotan eta palan trebatu ahal izango dira, eta hilaren 16, 19, 26 eta 30ean ate ireki saioak egingo dituzte.