Hondarribiko Udal Liburutegian izango da aurkezpena, hilaren 24an, 19:00etan.
'Las mujeres en la historia del arte' da liburuaren izenburua. Artearen Historian emakumearen presentzia nolakoa izan den aztertu du hondarribiarrak.
Maria Jose Maurak ematen dituen ikastaroetako bat Irunen egingo da udazkenean zehar, asteartetan, El Pilar eskolan. Matrikulazioa online egin behar da.