Maria Jose Noainek liburu berria argitaratuko du
'Las mujeres en la historia del arte' da liburuaren izenburua. Artearen Historian emakumearen presentzia nolakoa izan den aztertu du hondarribiarrak.

Maria Jose Noainek liburu berria argitaratuko du datorren astelehenean (otsailak 3); Las mujeres en la historia del arte. Artearen Historian emakumearen presentzia nolakoa izan den aztertu du hondarribiarrak, “ez soilik subjektu bezala, baita objektu bezala ere”.
Kontzeptuka antolatuta, emakumeen papera artean zein izan den hausnartu du: emakumeen biluziak, generoa, pintura piktorikoaren teknika, arte hezkuntza, profesionalizazioa, etxeko eremua edota amatasuna bezalako esparrutan murgilduz. Aldi berean, historian izandako artista nabarmenen bizitza eta obrak uztartu ditu ere. Besteak beste, Artemisia Gentileschi, Frida Kahlo edota Maruja Malloren historiak aurki daitezke bertan.
Hiru urteko lanaren emaitza da astelehenean aurkeztuko duena. Liburua sortzeko Egile Sariak-en laguntza izan du eta Principal de los libros editorialak argitaratuko du.