
Bigarren ziabogatik aurrea hartuta, sasoiko lehen titulu ofiziala irabazi dute berdeek. Emakumeetan, San Juan bosgarren eta Hondarribia seigarren.

Bandera, edo zuloa. Gizonen trainerua gora-beheratsu dabil. Emakumeena, berriz, borroka betean da beti norbait atzean uzteko.

Hondarribiko ontziek ezin izan zuten bandera herrira ekarri

San Joan bezperako suarekin batera egin ohi du Hondarribia Arraun Elkarteak ontzien aurkezpena, nahiz eta osasun neurriak direla-eta soilik kirol klubeko kideek parte hartu duten aurtengo ekitaldian.

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) 2020ko egutegiaren berri eman du. Hondarribia da Eusko Label eta Euskotren ligetan Oarso Bidasoko traineru bakarra.

Itxialdia hasi zenetik lehorrean egon eta gero, arintzearen 3. fasearekin batera entrenamenduei ekin diete berriro Hondarribiko arraunlariek.

Emakumeen trainerua datozen hiru denboraldietan babestuko du enpresak; lankidetza «emankorra» dela iritzi dio arraun elkarteak.

Duela hilabete traineruan egiten zutena, etxetik ari dira egiten orain arraunlariak. Ez dakite nola eragingo dien egoerak lehiaketei, baina argi dute une honetan lehentasuna osasun publikoa dela.

Hondarribia Arraun Elkartearen gizonen A ontziak irabazi du herriko traineru jaitsiera. Emakumeetan, Hondarribia bosgarren eta Hibaika seigarren.

Larunbatean da estropada. 12:00etan hasiko dira ateratzen traineruak, banaka, Hondartza paretik. Gazteen, seniorren eta beteranoen ontziak izango dira.