Kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu du; beste mozio bat aurkeztu du EAJk eta hiru boto jaso ditu Etxe kaleratzeen gaia izan zen herenegungo udalbatzarreko —azaroari zegokiona— gai nagusia. Bilduk mozio bat aurkeztu zuen gaiaren gainean, eta EAJk beste bat. Bildurena atera zen aurrera, gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozio horrek etxe kaleratzeak bertan behera uzteko eskatzen du. Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko ditu, gaiarekin duten jarreraren arabera; herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartu du; laguntza eta baliabideak emango dizkie; etxegabetzeen aurka lanean ari diren eragileekin elkarlanean ariko da udala; eta subiranotasun politikoa eskatu du, etxebizitza politika propioa egin ahal izateko. Datuak baino, pertsonak Aiora Perez de San Roman alkateak gogorarazi zuenez, «arazo larria» da etxe kaleratzeena, «are gehiago etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubidea dela kontuan hartuta». Nabarmendu zuen, bestalde, datuen atzean pertsonak daudela, eta orain hartzen ari diren neurriak «oso berandu» heldu direla. Hala, udalak herritarrei laguntza eman behar diela azaldu zuen. EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen. «Etxegabetzeen inguruan legedia aldatzeko» eskatzen zuen mozioak, eta «bitarte horretan etxegabetzeak [...]
Oiartzungo auzoetako jai batzordeen arteko desafioa Arraguak irabazi du berriro; lautik lautan irabazi du Oiartzun Auzoetako jai batzordeen arteko laugarren desafioa egin zuten larunbatean Ergoienen. Hainbat proba egin zituzten Arraguako, Iturriozko, Ergoiengo, Altzibarko, Gurutzeko eta Karrikako jaietako antolatzaileek: txikorta, platanoen jolasa, koilarean arrautza hartu eta erreleboak, igerilekutik sagarra ahoarekin hartu, aulkien jolasa, toka eta oilaskoa saltsan prestatzea. Ugaldetxok kale egin zuen, eta Elizaldek ez du auzo bezala jai batzorderik. Aurkeztu zen talde bakoitzean 10-15 lagun elkartu ziren, eta azkenean, Arraguakoak izan ziren txapeldun, laugarren urtez jarraian. Bigarren postuan geratu zen Iturriotz, eta hirugarrenean, Altzibar. Bazkaltzen 80 lagun inguru elkartu ziren azkenean. Eta batzuk goizaldera arte luzatu zuten festa. Ugaldetxoren amuari kosk Lehenengo aldian, Ugaldetxo izan zen gainontzeko auzoei erronka bota ziena. Gainontzekoek erantzun, eta ordutik alfabetikoki antolatu dituzte desafioak. Bigarrena Altzibarren izan zen, hirugarrena Arraguan, eta aurtengoa Ergoienen. Datorren urtean Gurutzeri dagokio antolatzea. Lau urtetik lautan, Arraguak irabazi du desafioa.
Arraguako jaiak izan ziren joan den asteburuanm eta eguraldi txarra dela medio, ekimen batzuk bertan behera utzi beahr izan zituzten. Jai Batzordeko kideek nabarmendu dutenez, “haurrek pena handia hartu zuten”, horregatik, bertan behera utz...
Olalden, babes ofizialeko 90 etxebizitzez gain, tasatutako beste 42 etxebizitza ere egingo dira. Apirilaren 10ean irekiko da izen-ematea. Tasatutako etxebizitza hauetan izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 10era egongo da irekita Udalaren Etxebizitza Bulegoan (Fermiñene etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara). Etxebiden izena emana duten oiartzuarrei adi ibiltzeko eskatu die udalak, izan ere, Olaldeko tasatutako etxebizitzetako bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da udalak irekiko duen erregistroan izena ematea. Tasatutako etxeak eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak hauek dira: oiartzuarra izatea (gutxienez 2011ko urtarrilaren 1etik herrian erroldatua egotea edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez erroldatua egon izana) eta, 12.000 eta 50.700 € arteko diru-sarrerak izatea. Tasatutako etxebizitzak, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko diru-sarrerak gainditu arren, salmenta libreko etxebizitza eskuratzeko ezintasunak dituzten herritarrentzako pentsatutako etxebizitzak dira. Babes ofizialekoak Arraguan Udalak etxebizitza politika garatzen eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen jarraituko du, “oiartzuarrentzako konponbide errealetako bat delako”. Bide horretan, garrantzitsua da Arraguan babestutako 212 etxebizitza (hauetako batzuk alokairu sozialekoak izango dira eta besteak erostekoak) eta tasatutako beste 82 eraiki ahal izateko “urrats garrantzitsuak” ematen ari direla udala eta Eusko Jaurlaritza, “elkarlanean”. Eremu honetan, erosteko babes ofizialeko etxebizitzak eta alokairu sozialekoak egitea aurreikusten da. Udalarentzako, alokairu soziala sustatzea ahalbidetuko duen egitasmoa [...]
Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte GI-2134 errepidean Katea eta Arragua artean; bihar goizeko 06:00etatik etziko 20:00ak arte iraungo du errei mozketak.
Arraguako jaiak izan ziren asteburuan, eta eguraldi txarra izan arren, jende dezente bildu zen auzora. Hala ere, ekimen batzuk bertan behera utzi behar izan zituzten, eta igandean egingo dituzte. 11:30etik 13:30era jolas parkea izango da: gaztelu puzga...
Ostiralean hasi eta atzo bukatu. Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, Arraguako bizilagunek giro onean ospatu dituzte jaiak, eta jende dezente bildu da.
Herrian hainbat margoketa azadu dira: ETAren aurkakoak dira batzuk, eta Espainiako Estatuaren aldekoak beste batzuk, eta hainbat Espainiako bandera ere margotu dituzte.
Uda hurbiltzearekin batera, hasi dira jaiak hainbat herri eta auzotan. Oiartzunen, urtero bezala, Arraguakoak izango dira lehenak, asteburu honetan. Jai batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du etzi hasi eta igandera arte. Goiko Eskolan ere hainba...
Urduritasuna nabaria zen ostiral arratsaldean, 16:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Pixkanaka iristen joan ziren Olaldeko etxeen jabe izan zitezkeenak. Eta horietako batzuk, dagoeneko, etxeen jabe dira. Puntual hasi ziren azalpena eta zozketa. Eta zozketan zehar, agertzen hasi ziren lehenengo poz aurpegiak, eta tristura aurpegiak ere bai. Batzuk zortedun eta besteak ez. Baina eskatzaile guztiek errespetuz jaso zuten zorteak hartutako erabakia. Ez zen inolako istilurik izan. Zozketa nagusia bukatuta, zortedunak bakarrik geratu ziren udaletxeko areto nagusian. Eta horiek euren etxebizitza aukeratu zuten: pisua eta letra. Beraz, Olaldeko 90 etxebizitzek badute jabea. Etxebizitza tokatu zaien herritarrek udalaren jakinarazpena jasoko dute orain, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute: NANaren fotokopia, errolda ziurtagiria, errenta aitorpena… Horretarako, promozioaren sustatzailea zenbat egunetan Etxebizitza Bulegoan egongo da. Oraindik, itxaron zerrenda Zerrenda hori, baina, behin-behikoa da. Baliteke jabe batzuek atzera egin behar izatea. Horregatik, ostiraleko zozketa itxaron zerrenda ere osatu zuten. Etxea tokatu zitzaion azkeneko zenbakitik, zerrendan, gainontzeko guztiak jarri zituzten. Hala, Etxebizitzarik tokatu ez zaien eskatzaile oiartzuarrei ere adi egoteko eskatu die udalak, oraindik ere aldaketak egon daitezkeelako eta horrek itxaron zerrendan dauden herritarrengan eragin dezakeelako. Olaldeko etxebizitzen lanak, azkenean, 2014an bukatuko direla iragarri du udalak. Etxebizitza tasatuak Babes ofizialeko etxeak zozkatu ondoren, tasatutako etxebizitzatan izena emateko aukera [...]