Kalamu Eguna egingo dute bihar Oiartzungo Goiko Eskolan

Urtero bezala, aurten ere egingo dute Kalamu Eguna Arraguan dagoen Goiko Eskolan. Hauxe da egitaraua:
  • 18:00ak arte: dastaketarako loreak aurkezteko epea.
  • 18:30ean: solasaldia. Bilbotik, Recoge y Siembra dendako arduradun Hugo.
  • 19:30ean: kalamu dastaketa.
  • Ondoren: sari banaketa.
Antolatzaileek, animatzeko deia egin diete interesdunei, eta kalamuaren liberalizazioaren alde parte hartzera deitu dituzte: “Kalamu gaileta eta bizkotxo goxoak izango dira, giro paregabea, sari bikainak parte hartzaile guztientzat eta arratsaldea girotzeko musika bikaina Jhinfinity Sound-en eskutik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.