Proposamen sozioekonomikoan beste eredu baten aldeko apustua egin dute Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzaleak: “Eredu hau bururaino eramateko Euskal Herriaren burujabetza ezinbestekoa da, gaur egungo instituzioetatik harago ...
Pasaiako Portuko Plan Zuzentzailea tramitatzen ari dira eta horren haritik Aralarrek “legeari muzin egin izana” leporatu dio Eusko Jaurlaritzari. Atzo kontroleko bilera izan zuten eta Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu zuen Jaur...
Bilduk gehiengo osoa lortu du Lezon. Ezkerreko koalizio subiranistak bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 1.443 boto eskuratu ondoren. Orain dela lau irabazi zuen EAE-ANVk bezain beste boto eskuratu ditu Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezkerreko independente abertzaleek osatutako koalizioak. Hala ere, ezker abertzaleko 2007ko hautagaitzak baino eserleku bat gehiago lortu dute Bildukoek, botoaren atomizazioak ahalbideratu izan duelako. Urrun geratu dira gainontzeko alderdiak. Bigarren postuan geratu den Eusko Alderdi Jeltzaleak 478 boto bildu ditu. Orain dela lau urte, jeltzaleek 607 papertxo jaso zituzten. Beraz, 129 boto galdu dituzte EAJkoek, aurreko udal hauteskundeetan lortu zituzten botoen laurdena. Zinegotzi kopuruari dagokionez, orain dituzten hiru zinegotziei eusten diete Kepa Garbizu buru duen zerrendak. Mikel Antxon Arrizabalagak ere Lezoko Udalean jarraituko du. PSE-EEko zinegotzi bakarra izango da Arrizabalaga, 260 boto aterata. Sozialistek ere botoak galdu dituzte. Aurreko hauteskundeetan 346 boto lortu zituzten. 2007an elkarrekin joan ziren Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute zinegotzirik lortu. Koalizioak 75 boto lortu ditu eta Aralarrek, berriz, 120. PPk ezta ez du ordezkaririk lortu, 123 boto bakarrik lortuta. “Lana, lana eta lana” Emaitza horiek ikusita, Ainhoa Zabalo izango da Lezoko alkate berria datorren ekainaren 11tik aurrera. Balorazio azkarra egin du Zabalok, ospakizunetan tartea hartuta: “Oso kontent gaude. Hamahiru zinegotzitatik bederatzi lortu ditugu. [...]
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek Aralarrera irteera antolatu dute etzirako. Lizarrustiko gainean hasiko dute ibilaldia eta hortik Lareo eta Enirio presara iritsiko dira. Hortik bi ibilaldi egingo dituzte; bata, Jentillarri dolmenetik Zaldibia eta Larraitzera. Eta bestetik joanez gero, Ganboa mendia (1.404 metro) egiteko aukera izango dute, eta hortik Larraitzera jaitsiko dira. Irailean Piriniotara Aralarko zeharkaldiak Piriniotarako egingo duten irteera prestatzeko balioko die mendizaleei. Datorren hilean joango dira Piriniotara, ekainaren 4an eta 5ean. Ozako oihanera joango dira eta han daudela Atxer Gaztelua (2.390 metro) eta Forca (2.391 metro) mendiak egiteko aukera izango dute. Izena emateko Etziko irteeran nahiz Piriniotako irteeran izena emateko aukera dago dagoeneko. Horretarako edota informazio gehiago eskuratzeko, hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 943 39 07 26, 943 39 60 29 eta 943 39 60 55. Bestalde, hilaren 24an ezohiko asanblea egingo dute.
Allerru mendi taldeak irteera egingo du igande honetan Aralar aldera. Elurretako irteera izena jarri diote txangoari. Mendi taldeak jakinarazi duenez, egun osorako mendi irteera izango da. Hala, Ijurkoko kioskotik irtengo dira, 08:30etik aurrera. Arala...
Euskal preso eta iheslariak gogoan, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Irungo Urdanibia plazan. Aurretik, hiriko hainbat alderdi politikok testu bat adostu zuten, Madril eta Parisi presoen eskubideak errespetatu eta gartzela politika aldatzeko eskatuz. Besteak beste, sakabanaketarekin amaitzeko eta gaixo diren presoak eta epaiketaren zain daudenak aske uzteko eskatzen du idatziak. Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Bilduk sinatu zuten testua. Aste honetan idatzitako testuaren sinatzaileek “ETAren erabakiaren ondorioz gatazka politikoa bake bidera eramateko aukera” zabaldu duela. “Eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da”, gaineratzen du, eta, horretarako “euskal preso politikoen aurka zigor gehitu gisaaplikatzen den espetxe politika eteteko” exijitzen dute. Honako neurriak eskatzen dituzte: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea. Epaituak izateko zain dauden presoak behin-behinekoz askatzea. Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea. Legeak jasotzen dituen espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik gabe. Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea. Munduan eman diren bake prozesu guztietan “preso politikoen errealitateari konponbidea” eman zaiela diote, eta Madril eta Parisi gaertzela politika “errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea” exijitzen diete. Bukatzeko, sinatzaileek herritarrei dei egiten diete “ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa [...]
Kudeaketa eredua Oiartzun herri anitza da eta herritik sortzen diren ekimen oro sustatzerako orduan aniztasuna bermatzeko lan egingo dugu: euskalgintza, kulturgintza, gazteria eta bestelako elkarteen jarduerak sustatuz. Udalaren izaera publikoa indart...
Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Udalaren hizkuntza politikan hartu beharreko neurriak helarazi zizkien Alkatetzara aurkeztu diren alderdi hauei: Hamaibati, Aralarri, EAJri eta Bilduri —Oarso Bidasoko Hitza-n argitaratutako gutunean eman genuen EHEren proposamenen berri—. EHEren proposamenetan jasotzen denez, egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu behar du Udalak, salbuespenak salbuespen, euskara hutsez bizi den herria lortzeko eta babesteko. Talde bakarraren erantzuna jaso dute EHEko kideek: Bildurena. Eskerrak eman dizkiote taldeari: “Pozez jaso dugu UEMArekiko agertutako konpromisoa, baita EHEk proposatutako neurriak aztertzeko eta elkarlana sustatzeko konpromisoa ere”. EHEk ere elkarnalean aritzeko asmoa berretsi du. Gainontzeko alderdiak Hamaikabat, Aralar eta EAJ gogor kritikatu ditu EHEk: “Salbuespenik gabe, herritarren izenean aurkezten diren alderdi guztiek eduki dute ahotan herritarern parte hartzea eta herritarrekiko gertutasuna, baina ez digute erantzun. Bestalde, zeharka jaso ditugun programetan ez dugu UEMAko irizpideen inguruan ez eta euskararen inguruan ere ezer irakurri. Gainera, alderdi gehienek, programa hauek elebitan kaleratu izanak, Udalerako politika berberak dituzten galdetzea dakar, interpretazioak eginez gero, ez dirudi euskara hutsezko politikak bultzatuko dituztenik”. Hala, erantzun ez dieten alderdiei eskatu diete aurrerantzean eztabaidarako prestutasun handiagoa eta konpromisoak har ditzatela.
Hauteskunde kanpainaren zurrunbiloan erabat sartuta dago Iñigo Imaz (Errenteria-Orereta, 1976). Errenteriako Udalerako Aralarren zerrendaburua izateaz gain, Bidasoa-Oiartzun hautes barrutiko Batzar Nagusietako zerrendan lehena da. Aralarrek bai Errenteriako Udalean bai Batzar Nagusietan herritarren parte hartzeari berebiziko garrantzia emango diola jakinarazi du, eta Errenteriako Udala herritarrentzako “itxita” egon dela salatu du. Errenteriako Udalerako Aralarren zerrendaburua zara. Egin azken legegintzaldiaren balantzea. Aralarren ikuspegitik azken legegintzaldia aurrekoetan egin denaren eta egin ez denaren jarraipena izan da. Gure ustez argi gelditu da ez dagoela hiri proiekturik, ideia freskorik, eta agortuta dagoen gobernu baten ondorioak pairatzen ari da herria. Gu saiatu gara udal batzorde informatiboetan parte hartzen, eta proposamenak egin ditugu. Udal honen jarrera beti itxia izan da. Ez guk bakarrik, beste batzuek ere izan dute sentsatzio hori, hau da, Udalak ateak itxita dituela. Zeintzuk dira, beraz, Udalerako dituzuten lan ildoak? Parte hartzean oinarrituko dugu gure jarduna. Denok hitz egiten dugu herritarren parte hartzeaz, baina guk ideia zehatzak ditugu. Egun Udala kudeatzen duen hirukoteko kideek ere parte hartzearen alde daudela esango dute, baina gure proposamena da erabakari garrantzitsuenak galdeketa bidez hartzea. Horretarako prozesuak abian jarriko ditugu. Horren adibide zehatza Musika Plazarena da. Bertan egin diren berrikuntza guztiak ez dira egin bertan bizi direnen parte hartzearekin. Musika [...]
Iñigo Imaz Aralarren hautagaiak igande goizean Beraun auzoan egindako ekitaldi batean esan zuen enplegu mahaia sortzea proposatzen duela bere taldeak, langabeziari aurre egiteko: “Mahaiko kideak izango lirateke herriko enpresak, sindikatuak, herriko ordezkariak… Lanpostuak sortzea, eta herrian daukagun langabezia tasa handiarekin amaitzeko estrategiak sortzea eta mantentzea izango litzateke helburua”. Iñigo Imazekin batera, Oarsoaldeko hainbat militante eta hautagaik parte hartu zuten Beraungo ekitaldian. Imazek esan zuenez, Errenteria-Orereta sozialago bat izatea da bere nahia: “Laguntza sozialak indartuz, ingurumenaren zaintzaren ale eginez, termikak eta portuko txatarrak eragindako kutsadurari aurre eginez, ezkutuko zabortegi bat den transferentzia estazioa itxiz”. Hain zuzen, transferentzia estazioan parkea eta berdegunea egitea proposatzen du Aralarrek. Hondakinen kudeaketari dagokionean, tratamendu termiko-mekanikoa proposatzen du. Imazek azaldu zuenez, “herriko auzoei zerbitzu publikoak eman behar zaizkie, etorkinen ghettoak sortzea ekiditeko”.