Herri Arteko Txapelketan, palan, Oiartzunek eta Andoainek itzulikoa jokatu zuten joan den asteburuan. Larruzko paletan zein pala motzean, bi partidak, Oiartzunek irabazi zituen (35-34 eta 40-35), baina joanekoan Andoain izan zen nagusi. Hala, tanto guz...
Pasaiako klarinete jotzaileak Andoainera joango dira igandean, hango V. Klarinete Topaketan parte hartzera. Gipuzkoa osoko musika eskoletako 250 klarinete jotzailetik gora parte hartuko dute topaketan. 12:30ean kalejiran irtengo dira eta kontzertua 13:...
Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten gazteen artean Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan dira. Ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko au...
800 musika ikasle baino gehiago elkartu ziren larunbatean Bastero kulturgunean, haien artean, Hondarribiko Musika Eskolako sei ordezkari.
Andoainen kontra pala motzean zein paleta larruz jokatutako partidak galdu zituen joan den asteburuan Oiartzunek, Herri Arteko Txapelketaren barruan. Datorren honetan, itzulikoa jokatuko dute, kanporaketa aurrera ateratzeko asmoarekin. Partidak etzi iz...
Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela. Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen. Sarituak Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria. Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain. Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.
Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek lortu dituzte Pasa den asteburuan Andoaingo VII. Piano Jaialdia egin zuten. Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten, eta 25 urrezko domina, zilarrezko sei eta brontzezko bi irabazi zituzten. Seiaslek —piano jaialdiak antolatzeko elkarteak—, Andoaingo Udalak eta Bastero Kulturguneak antolatzen dute jaialdi hori. Pianoarekin egiten den musika bultzatzeko eta jendaurrean ezagutarazteko antolatzen duten jaialdia da. Gainera, soinu-tresna hori jotzen duten ikasle eta irakasleek elkar ezagutzeko parada paregabea dela nabarmendu dute musika eskoletako kideek. 33 ikasle guztira Hondarribiko Musika Eskolari dagokionez, Esther Barandiaran, Maite Elizondo eta Miren Erostarbe irakasleen 11 ikaslek parte hartu zuten. Banaka parte hartu zuten, hiru mailatan: A, B eta C. Guztira, urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituzten. Urrezko dominetako batek, gainera, batek aipamen berezia jaso zuen, eta amaierako kontzertuan parte hartzeko aukeratua izan zen. Jaialdian parte hartu zuten gainontzeko gazteen artean, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan ziren. Oarso Bidasoko 33 ikaslek parte hartu zuten beraz. Oiartzungo ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte, eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko aukera izan zuten larunbatean eta igandean. Ibargaingo arduradunen arabera, jaialdiaren ondoren, [...]
Partida garrantzitsua dute Txosteko pilotariek igandean, erreboteko Enrike Abril Lehiaketaren barnean. 11:00etan izango da, Beheko plazan, Zubietaren kontra. Finalerdietan sartzeko dituzten aukerei eutsi nahi badiete, derrigorrez irabazi beharrean daud...
Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala jokatu zuten Oiartzungo pilotariek asteburuan Deban. Andoain izan zuten aurrean, baina ez zuten gainditzerik izan. Paleta larruz, Oiartzunek 35-27 irabazi zion Andoaini. Deban. Oinatz Aizpurua eta Edorta...