Zortzigarren aldia izan du asteburuan Andoaingo Piano Jaialdiak. Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek, laugarren urtea izan dute bertan. Izan ere, 2010. urtean aurkeztu ziren ikasleak lehen aldiz. Aurten, 26 domina eskuratu dituzte.
4.000 pertsona inguratu ziren asteburuan Bastero kulturgunera, eta 900 piano jole. 6-18 urtekoak izan dira guztiak, eta 100 laguntzaile izan dituzte eurekin. 900 piano jole horietatik, 26 izan dira Ibargain Musika eskolakoa. 22 bakarlari aurkeztu dira: 10 A sailean (11 urte arte); 1 B sailean (14 urte arte) eta 11 C sailean (18 urtera arte). Horrez gain, bi bikote aurkeztu dira Ibargaindik, bana B eta C sailetan. Bikotek horiek lau eskura jo zuten pianoa. Lortutako 26 dominetatik, 16 izan dira urrezkoak, eta 10 zilarrezkoak. Dominez gain, C sailean aritu zen bikoteari aipamen berezia eman zioten.
Hauek dira dominak eta irabazleak:
A Maila, bakarlariak
- Markos Altuna: urrezko domina.
- Naroa Del Barco: zilarreezko domina.
- Ane Elizasu: urrezko domina.
- Maren Elizetxea: urrezko domina.
- Maialen Esnaola: urrezko domina.
- Aitor Etxebeste: urrezko domina.
- Kattalin Iriondo: zilarrezko domina.
- Lide Galdos: urrezko domina.
- Unai San Segundo: urrezko domina.
- Lidia Zaldua: zilarrezko domina.
B Maila, lau esku
- Katerin Artola-Uxue Eskribano: zilarrezko domina bana.
B Maila, bakarlariak
- Maddi Portu: urrezko domina.
C Maila, bakarlariak
- Mattin Apaolaza: urrezko domina.
- Ane Carrizo: zilarrezko domina.
- Amaia Cortes: urrezko domina.
- Zuriñe Fernandez: zillarrezko domina.
- Garazi Ezkerro: zilarrezko domina.
- Maddi Garziandia: zilarrezko domina.
- Olatz Iragorri: urrezko domina.
- Maialen Iriarte: zilarrezko domina.
- Haizea Prietao: urrezko domina.
- Ane Sistiaga: urrezko domina.
- Patricia Zaldua: urrezko domina.
C Maila, lau esku
- Ane Cruz-Izaro Idarreta: urrezko domina bana.
Donostiako Nazioarteko Piano Lehiaketa
2009tik azkeneko aldiz antolatu ondoren, aurten Donostia Kulturak XVIII. Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketa antolatu du martxoko bigarren astebururako (datorrenerako, martxoaren 8tik 10era). Ibargainek, betidanik bidali izan du ikasle talde bat bertan parte hartzera. Aurten ere, talde txiki bat aurkeztuko dela iragarri du Ibargainek.