'Ametsa & Zinema' ikuskizun handia hilaren 17an eskainiko dute, 19:00etan hasita eta Amaia Kultur Zentroan. Ametsako koru guztiek parte hartuko dute.
Hilaren 30ean eta urriaren 1ean, Bidasoko Abesbatza Jaialdia egingo dute berriz ere Irunen.
Ma non troppo orkestrarekin batera joko du, eta sarrerak 15 euro balio du. Jasotako dirua Afagi Alzheimerraren elkartera bideratuko da.