Bi herrietan harrizko plaka bana jarri dute oroitarri moduan. Hondarribiaren kasuan Arma Plazan kokatu dute, Amaiurren kasuan, berriz, iturri baten ondoan.
Larunbat goizean burutu zen Amaiurko eta Hondarribiko herriak senidetzeko ekitaldia. Egunak utzitako une bereziekin bideo bat plazaratu dugu.
Amaiur eta Hondarribia senidetutako herriak dira jada. Gaur eguerdian sinatu dute lotura hori betikotuko duen hitzarmena.
Eguraldi ona eginez gero Arma Plazan izango da ekitaldi herrikoia. Euria egingo balu Itsas Etxera lekualdatuko lukete.
Hondarribia Nafarroako erresumako azken portua izan zenetik 500 urte beteko dira hil honetan. Urteurrena baliatuz Amaiur eta Hondarribia senidetu egingo dira.
Mendi buelta egingo dute igandean eta bisita gidatua gazteluan.
09:00etan abiatuko dira eta 13:30ak alderako itzuli. Ekitaldia doan da.
Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimenaren barruan, Amaiurko indusketa arkeologikoak hitzaldia emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirrek gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Olagarro elkartean. …gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira ...
Mendi zeharkaldia egin zuten lehengo igandean hamarnaka lagunek Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatuta. Ohi bezala, «helburu politikoa, kulturala eta soziala» izan zuen irteerak. Saratik irten eta Zugarramurdira arteko bidea osatu zuten lehenik, handik Urdazubira joateko, eta azkenik, Amaiurren ibilbidea bukatutzat emateko. Zugarramurdin sorginkeria kontuak aztertu zituzten, eta Amaiurren, berriz, Nafarroako Erreinuaren konkista.
Joan den ostiralean Paradoreko areto soziala txiki geratu zen. Ostiral honetan, beraz, Aitor Pescadorren hitzaldia Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatu dute.
Asisko Urmeneta irudigile eta komikigile iruindarrak Amaiurgo guduaren kronologia, okupazioa eta kontrako erresistentzia aztertu ditu liburu honetan.
Alderdi sozialistak irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Irunen; hori bai, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan sozialistek jasandako zigorraz ez dira Irunen libratu. PSE-EEren beherakada nabarmena izan da, (16.096 bozka 2008an eta 9.671 aurten). Nolanahi ere, udal eta foru hauteskundeetako emaitzak hobetu dituzte; 7.302 irundarrek bozka eman zioten PSE-EEri udalera, eta 7.302 Batzar Nagusietarako. Hortaz, maiatzatik hona bozka asko berreskuratu dituzte sozialistek, bi mila inguru. Partido Popularra izan da bigarren indarra, duela lau urte baino 445 boto gehiagorekin. Raxoirenek, maiatzan galdutako bigarren postua berreskuratu dute hirian, EAJ hirugarren tokian utziz. EAEko leku gehienetan bezala, jeltzaleek gorakada handia izan dute Irunen ere, 2008an baino 355 papeleta gehiago, eta udal hauteskundeekin alderatuta bostehun bat gora. EAJk maiatzan Hamaikabat bozkatu zuten gehienen konfiantza lortu duela dirudi. Amaiur izan da laugarren indarra, 5.145 bozkekin, udal eta foru hauteskundeetan Bilduk eta Aralarrek lorturiko emaitzen batuketa gaindituz. IU-Ezker Anitzak, lehengo Ezker Batua-Berdeak alderdiko korronte ofizialetik sorturiko alderdiak, 1625 bozka lortu ditu, EB-Berdeak koalizioak 2008an lorturiko marka hautsiz (1.333 boto). Alderdi sozialistak galdutako bozka batzuk jaso ditu koalizio berriak; udal hauteskundeetako emaitza ere hobetu dute IUkoek. Alderdi txikiak Irungo udalean ordezkaritzarik ez dutenen artean UPyDren hazkundea nabarmendu behar da, Rosa Diezen jarraitzaileek 2008ko datuak hirukoiztu bait dituzte. Equo, [...]
Ezker abertzaleak abstentzioa eskatu zuen 2008an eta orduan 1.621 pertsonek eman zuten bozka Espainiako hauteskundeetarako Oiartzunen. Aurten, 43 pertsona gehiago zeuden erroldan bozka eman ahal izateko (7.889) eta 5.292 eman zuten atzo. Hala, %31 igo ...
Gaur gauerdian bukatuko da hauteskunde kanpaina, baina lehenago Amaiurren aldeko botoa emateko ekimena egingo dute Lezon. Horrela, auto karabana egingo dute herriko kaleetatik zehar. Ibaiondo parean jarri dute zita, arratsaldeko zazpietan.