'Amaiur! Libera State' liburuaren aurkezpena, bihar
Asisko Urmeneta irudigile eta komikigile iruindarrak Amaiurgo guduaren kronologia, okupazioa eta kontrako erresistentzia aztertu ditu liburu honetan.

Asisko Urmeneta irudigile eta komikigile iruindarra Hondarribian izango bihar Amaiur! Libera State liburua aurkezten. Aurkezpenaren ondoren solasaldi bat egongo da. Liburuan Amaiurgo guduaren kronologia eta okupazioa aztertu ditu egileak, 1512tik 1522ra bitarte. Halaber, inbasioaren kontrako erresistentzia ere kontatu nahi izan du, “izen deiturekin”.
Bost mende igaro dira gertaera historiko hartatik, hori dela eta, dokumentazio ugari aztertu eta orain “herriari eskaini” nahi dio Urmenetak.
Hitzordua, bihar (hilak 13) 19:30ean Kultur Etxean izango da.