Mixikuek irabazi dute garai berriko II. olinpiadetako zazpigarren proba eta Pexperlantak taldeak lidergoari eutsi dio. Beste behin, antolakuntza bikaina izan da eta parte hartzaileek eta publikoak jardunaldi itzelaz gozatzeko aukera izan dute.
Altxorraren bila ibiliko dira igande goizean herrian zehar, bikotetan. Aurtengo olinpiadetako azkenaurreko jardunaldia izango da. Pexperlantek 26 puntu ateratzen dizkiete Klaro Kon Gas eta Bionttuak taldeei.
Mixikuek irabazi zuten proba, eta Pexperlantek lider segitzen dute, baina Altxorraren bila ibilitako talde olinpiko guztiek merezi zuten saria, eta antolakuntzak hori kontuan hartu zuen. Talde handienetik, txikienera, tranpa gutxien egin zuenetik bihurrienera, denek jaso zuten euren altxorra.