Pexperlantek aurtengo olinpiadak erabakita utzi nahi dituzte igandean

Altxorraren bila ibiliko dira igande goizean herrian zehar, bikotetan. Aurtengo olinpiadetako azkenaurreko jardunaldia izango da. Pexperlantek 26 puntu ateratzen dizkiete Klaro Kon Gas eta Bionttuak taldeei.

Olinpiadak Ginkana

Ginkana eguneko une bat. Oraingoan Altxorraren bila ibiliko dira taldeak

Hilaren 25ean bukatuko dira Hondarribiko IX. Herri Olinpiadak, garai berriko bigarrenak. Hiru talde daude sailkapenaren buruan lehia bizian, eta etzi egingo den Altxorraren bila jokoan dena emateko prest daude, Pexperlantak jokoak erabakita uzteko (244 puntu dituzte), eta Klaro Kon Gas eta Bionttuak (218na puntu), azken egunera aukerekin iristeko. Etzi, 09:30ean abiatuko dira altxor bila 35 taldeak, Uxoa paretik. Hainbat proba ezkutatu dituzte herrian zehar eta talde bakoitzak, biko taldeetan, osatu egin beharko ditu, proba bakoitzero espigoira itzuliz. Antolatzaileek askotariko probak prestatuko dituzte: “Kalkulua, abilidadea, memoria, jokoak eta beste hainbat gauza egin beharko dituzte parte hartzaileek”. Bizikleta erabiltzeko aukera izango da, baina bizikleta bakarra bikoteko. Olinpiadei buruzko informazio guztia webgune berezian aurkitu daiteke, eta orain arteko probetako argazkiak, Irudiak atalean. Sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.