Udalak Uztapide Bertsolaria kaleko telefono kabina bat liburutegi bilakatu, eta hirian martxan dauden liburutegi sarean txertatu du. Datozen hilabeteetan beste bi kabina berreskuratuko dira, bat Santiagon eta bestea Arizmendi Almirante kalean.
Euskara arloak eta HEZTEN elkarteak 'Familian Ola' eta Haurrak Parkean' doako jarduerak antolatu dituzte Irungo familientzat. Egitasmoaren helburua da familia barruko euskararen transmisioa bultzatzea aire zabaleko doako jarduerak antolatuz.
Zientzia fikzio, fantasia eta beldurrezko feria bigarrenez lurreratuko da Irunen, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Lehena Almudena Grandes plazan kokatu ondoren, Jostun plazan ezarri dute hiriko bigarrena. Egitasmoaren helburua da hirian literatura eta liburu trukea sustatzea.