Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak Hondarribia Hiria musika bandarekin batera eskainiko dute Sorotan Bele Gogoan ikuskizuna; kontzerturako sarrerak ordu erdian agortu zirela jakinarazi dute.
Hamar urte bete dira batuta lehen aldiz hartu zuenetik, baina ez da hori ospakizun bakarra: Hondarribiko bandaren 200. urteurrenarekin eta Urrezko Intsignia jaso izanarekin bat egin du zuzendariaren urtemugak.