Jon Moreno eta Intza Mendez maratoilariak, eta esprintean adituak diren Aitor Gorrotxategi, Nerea Garcia eta Telmo Fernandezek Europarako txartela eskuratu dute.
Datorren hilaren 11ean (asteartea) hasiko dute Niloko Nazioarteko Estropada, eta bertan Gorrotxategik 23 urte azpikoen Espainiako Selekzioarekin parte hartuko du.
Piraguista irundarra Hungarian izan zen iragan astean ur lasaietako K4 500 metroko modalitateko Munduko Kopan parte hartzeko. Txapelketa bikaina osatu ondoren, zortzigarren izan dira.
Piraguista irundarra gaur lehiatuko da ur lasaietako K4 500 metroko proban. Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin, eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera arituko da piragua gainean.