Pausoka ekoiztetxea Euskal Telebistarentzat egiten ari den Aitaren Etxea telesailaren eszenatoki nagusietako bat da Hondarribia. Bi gaztetxoren maitasun istorio bat kontatzen du telesail berriak.
1950.eko hamarkadan girotuta, zati handiena Hondarribian errodatuko dute. 'Aitaren Etxea' telesail handia izango da, 'Goenkale' modukoa.
1950.eko hamarkadan girotutako telesaila izango da Aitaren Etxea, Pausokak ekoitzia. Hamabost kapitulu grabatuko dituzte eta udazkenean hasiko dira Euskal Telebistan emititzen.