
2023tik 2025eko uztailera bitarte neurketa-kanpaina egin zuten, eta honen bidez airearen kalitatea neurtzen eta monitorizatzen jarraituko dute.

Elizatxo hiribidean, San Juan plazan eta Behobia auzoan jarriko dituzte ekipo berriak, eta estazio mugikorra Kolon pasealekuan jarriko dute.

Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribideak bat egiten duten tokitik, Ospitale Zaharrera mugituko dute unitate mugikorra, hilaren 26an.