Ezkerraldeako Adarrots folk taldeak kontzertu berezia emango du bihar Hondarribiko Banako tabernan, bete dituzten hamar urteak direla-eta. Iñigo Carballo albokariak azaldu duenez, taldearen eboluzioa ezagutzeko balioko du emanaldiak.
Hondarribiko Banako taberna joko dute, 20:00etan. Bizkaiko taldeak hamar urte bete ditu eta Adarraren Hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea CD-DVDa kaleratu du ospatzeko. Urte bakoitzeko abesti bat hautatu eta proiekzioez lagunduta kontzertua emango dute.