Kirol kaiko Basque tabernak surf argazkien erakusketa muntatu du eta hilaren bukaera arte bisitatu daiteke. Hilaren 12an, osteguna, izango da inaugurazioa, 20:00etan.
Hondarribiko Kirol kaia pasealekuan dagoen Basque tabernak surfari buruzko argazki artistikoen erakusketa inauguratuko du bihar, ostegunarekin. Angeluko (Lapurdi) 6 feet & perfect galeriak hautatu ditu lanak, kolaboratzaile dituen Europako 25etik gora argazkilarien lanetn artean.