Ohitura den bezalaxe, ehunka haurrek hartu dute parte aurtengo Korrika Txikian. Ikusi Irungo kaleetan barrena lasterkariek utzitako irudiak.
Aurten ere ehunka irundar batu dira euskararen aldeko lasterketa erraldoira. Ikusi Irungo lekuko aldaketa guztiak jasotzen dituen bideoa:
Ikusi 21. Korrikak Hondarribian egin duen ibilbidea, argazkitan.
Sekulako harrera egin diote irundarrek gaur gauean Korrikari, gaua argitu dute lasterkariek. Ikusi irundarren argazkiak hemen.
Ikusi Hondarribiko Korrika Txikiko eta Korrika Gazteko argazkiak:
Goizean, Korrika Txikia eta Korrika Gaztea egingo dituzte. Eta bihar, Korrika Festa.
Asteleheneko 00:54an espero da Korrika Hondarribian. 41 minututan hamabost lekuko aldaketa egingo dira.
Gauez iritsiko da aurtengo Korrika Irunera, Hendaiatik. Igande gaueko ordu txikitan hartuko dute irundarrek lekuko preziatua; dagoeneko kilometro guztiak saldu dituzte AEKn.
Aurreko Korrikan ez bezala, Iparraldetik etorriko da aurtengo lasterketa, Hendaiatik zehazki. 00:42 inguruan helduko da Irunera.