Pandemiaren aurrekontuek ez dute kontrako botorik jaso, eta udal gobernu taldearen aldeko botoekin atera dira aurrera.
Aurreko urtean hitzartutako aurrekontuei luzapena ematea proposatu du udal taldeak, baita partida berriak sartzea ere.
Aurten ez bezala, "udal aurrekontuak bere osotasunean gauzatuak" izan daitezen eskatu dio talde sozialistak udal gobernuari.
24 milioi euro pasatxo kudeatuko ditu Hondarribiko Udalak 2021. urtean. Aldundiak azaroaren 12an hartutako erabakien ondorioz atzeratu da aurrekontuak onartzeko prozedura.