Beñat Elzoko korrikalariek Jaizkibel beraganatu dute
10 kilometroko mendi lasterketak ia 300 partaide izan ditu, eta lehia gogorra nabaritu da ibilbide osoan zehar. Hona hemen HITZAk ateratako argazkiak.
Egun ederra izan dute korrikalariek gaur, Beñat Elzo mendi lasterketa osatzeko apartekoa. 11:00etan atera dira kirol kaitik, eta lehen kilometroak asfaltoan egin ondoren, mendian sartu dira Kai Berritik gora. Farola pasta, Talaia bidea hartu eta Jaizkibelgo lehen kilometroak egiten aritu dira.
Kostako bidea izanda, ez dira maldak falta, eta askok gogor nabaritu dute. Jende bailara handia izan da bertan, ia 300 pertsona, denak kirolaren alde, eta noski, izaera solidarioaren alde. Mindara elkartera bideratuko dituzte aurten lasterketaren etekinak.
Lokatz gutxi aurkitu dute korrikalariek, baina maldaz malda, badira azken igoera oinez igo dutenak. Ondoren, farolatik behera, ziztu bizian jaitsi dira gehienak, berriro ere asfaltora itzuliz. Irribarreak eta neke aurpegiak uztartu dira, baina alaitasuna nagusitu da helmugan, haien erronka amaitu denean.
Hona hemen gaur HITZAk lasterketan ateratako argazkiak:

