Play-offeko lehen jardunaldian, Hondarribia irabazle
Neskek emaitza ikaragarria lortu dute, lehenengo jardunaldia irabaziz. Gaurko lau puntuak jaso dituzte, eta bihar, Portugaleten lehiatuko dute Euskotren Ligako igoera.
Helburua ia badute. Oraindik biharko lehia falta da, baina Hondarribia Arraun Elkarteko neskek gogor jo dute play-offeko lehenengo estropadan. Lehenengoak izan dira, Bermeon gaur izandako erlojupekoan. Zarautz izan dute atzetik, soilik bi segundora. Donostiarra 12 segundotara utzi dute eta Tiran minutu erdira.
Bihar erabakiko da, Portugaleteko uretan, baina Ama Guadalupekoa abantailarekin izango da bertan. Bihar 11:25ean lehiatuko dira, eta berriro ere erlojupekoa izango da. EiTB egindako adierazpenetan Miren Garmendia patroia adierazi du biharko ezin direla lasaitu, baina beste ikuspegi batekin hartuko dutela estropada. “Iaz, jaitsi ginenean, esan nien egoera aprobetxatu behar genuela, kolpe bat emateko eta gogor ekiteko”, esan du patroiak.

