Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eliz Musika Zikloa, 1983tik bizirik

42. edizioa egingo dute aurten. Jada, eliz musikaren erreferente handienetariko batean bilakatu da Hondarribiko parrokian egiten den zikloa.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/18

Eliz musikaren erreferente bilakatu da Hondarribia azken hamarkadetan. Eliz Musikaren Zikloa da horren errudun nagusia. 42. edizioa egingo dute aurten, martxoaren 21eko asteburuan eta hurrengoan, martxoaren 28koan. Hondarribiko parrokia izango da erdigunea, eta hainbat abesbatzek hartuko dute parte, bai Hondarribikoak eta baita ere kanpokoak. “Kalitate handiko hitzordua da hau, dudarik gabe. Eliza bete izan da beste urteetan, eta aurten ere hori bera da xedea”, aipatu du Ortzi Alonso Kultura zinegotziak.

Hondarribiko Eskifaiaren ekimenez egindako musika zikloa da, eta 1983. urtetik egiten da. Larunbat honetan, Hots eta Xatz abesbatzek eskainiko dute kontzertua. “Hots abesbatzak egingo du lehenengo zatia, eta bigarren zatian Xatz batuko da, denak batera aritzeko. Amaia Zipitria pianistak lagunduko die”, azaldu du Juan Ignacio Aristizabal Eskifaiako kideak. Igandean, Akelarre abesbatza bilbotarra igoko da oholtzara, Xabier Mendezen zuzendaritzapean.

Bigarren asteburuan, martxoaren 28an zehazki, Kataluniatik etorritako L’ARC abesbatzak eskainiko du berea. Abesbatza horrek badu berezitasun bat, bere zuzendaria hondarribiarra baita. “Emilio De La Lindek zuzentzen du abesbatza kataluniarra. Bera Eskifaiako kide izan zen garai batean”, esan du Aristizabalek. Azkenik, martxoaren 29an Eskifaiak abestuko du elizan. “Azken bi egunetan elizan pantaila bat jarriko da, bertan abesbatzak gertutik ikusteko”. Eskifaiak Arkaitz Mendoza organistarekin batera egingo du bere kontzertua, eta L’ARC-ek Arnau Farrerekin.

Hirugarren mendekoa

Gorka Aierbe da Eskifaia abesbatzako zuzendaria. “Programazioko abestiak gehien bat ama birjinari zuzendutakoak dira. Guk musika erromantikoan oinarritutako kontzertua eskainiko dugu, XX. mendeko pare bat obra ditugu eta. Hiru zatitan izango da kontzertua, eta berezitasun moduan, bigarren zatian emakumezkoen eta gizonezkoen obrak egingo ditugu, testu berdinarekin”, azaldu du zuzendariak. Eskifaiak interpretatuko dituen piezen artean Sub tuum praesidium aurkitzen da, Aierbek azaldu duenez, ama birjinari eskainitako aurkitutako testurik zaharrena, hirugarren mendekoa.

Programa osoa ikusteko, egin klik hemen. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.