2026/3/18

EH Bilduk etxebizitza udal politiken erdigunean jartzea eskatu dio udalari

San Migel-Anakako etxebizitzak eraikitzeaz harago, politika eraldatzaileak bultzatzeko bestelako neurriak ere ezinbestekoak direla diote.

Eliz Musika Zikloa, 1983tik bizirik

42. edizioa egingo dute aurten. Jada, eliz musikaren erreferente handienetariko batean bilakatu da Hondarribiko parrokian egiten den zikloa.

HAPOa

Atzerapenak izango ditu HAPOaren onarpenak

Begi onez ikusi du Eusko Jaurlaritzak udal gobernuak egindako proiektua, baina doikuntza teknikoak gehitzea direla eta, gehiago luzatuko da prozesua.

Auzoetan ere, kulturaren alde

Gaur aurkeztu dute 2026ko Auzoetako Kultur Jardueren programazioa, eta urte osoan zehar kultur eskaintza anitza eta kalitatezkoa izango da auzoetan.

24. KORRIKA

Lehenengo lekukoa hartu dute haur eta gazteek

Korrika txikia eta Korrika gaztea egin dituzte gaur Hondarribiko hiru ikastetxeetako ikasleek. Eguraldi onak lagunduta, festa giroan amaitu dute goiza.

Elkarrekin Irunek ere Bidasoa ESIko osasunaren egoera salatu du

Sumarrek Eusko Legbiltzarrean aurkeztutako mozioari babesa adierazi dio, eta mozioak egoera hobetzeko ezinbesteko eta premiazko neurriak proposatu ditu.

Zestafesta, hirugarrenez, diseinuaren erreferente

Hirugarren urtez egingo dute Zestafesta jaialdia asteburu honetan. Diseinu grafikoa ardatz du jaialdiak, baina aurten beste hainbat gauza programatu dituzte.

Irungo kirola, lan handiaren aitorpena

2026ko Klub Onenaren saria Sugetrebeak boleibol taldearentzat izan da, eta Oier Diaz eta Esther Aristieta Kirolari Onenen saria lortu dute.

Txirrindularitza dela eta, trafiko aldaketak

Igande honetan, hilak 22, Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketa egingo dute Irunen, eta hori dela eta, zirkulazioan aldaketak egingo dituzte 09:00etatik 12:45era.

Super Amara BAT-eko hainbat atleta Espainiako Txapelketan ariko dira

Asteburu honetan, 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta 50 km-ko Espainiako Txapelketa izango dira, eta Super Amara BAT taldea bertan izango da.

Alkatea, hilaren 26an Erdialdean

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren baitan, Cristina Laborda 17:00etan auzoko kaleetan zehar ibiliko da eta 19:00etan auzo-elkartearen egoitzan izango da.

Hondarribiko Udaletxea

San Martzialeko kalistenia eta haurrentzako jolasen parkea berrituko dituzte

San Martzial ermita ondoko parkean zenbait akats antzeman ondoren, espazioaren segurtasuna eta erabilgarritasuna hobetu bitartean parkea itxiko dute.

Irun 2040 Plan Estrategikoa martxan

Datozen hamarkadetako hiriaren ikuspegia eta lehentasunak zehaztuko ditu, eta bost fase nagusitan egituratuko da.

Kontsumo kanpainaren erosketa-txartelak banatu dituzte

'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpaina amaierara heldu da; aurten, 587 pertsonak parte hartu dute eta 197 pertsonen artean zozkatu dituzte txartelak.

Gehiago