2026/3/13

Jaizubiako paduretako zubi bat itxi dute segurtasuna bermatze aldera

Zubia zintaz inguratu eta hesiak jarriko dituzte bidea itxita dagoela adierazteko. Udalak seinaleak errespetatzeko deia egin du.

26.000 bidaiari baino gehiago izan ditu aireportuak otsailean

Orotara, 329 operazio zenbatu dituzte otsailean aireportuan, 2025eko otsailean baino %9,2 operazio gutxiago.

Herriko artista eta arte guneen zerrenda digitalak osatu nahi ditu udalak

Herriko artisten zerrenda digitala eta webgunea osatzeaz gain, hiriko arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdia ere zabaldu dute.

50 milioi euroko inbertsioa iragarri dute Bidasoko ESIaren plan integralerako

Eskualdeko Ospitaleko bloke kirurgikoko, Oinaurreko anbulatorioa, Irun Berria osasun zentroa eta Alarde kaleko Lehen Mailako Arreta berrituko dituzte.

24. KORRIKA

Zer da zuretzat Korrika?

Korrikako elementu nagusia partaideak, eragileak dira. Haiei ahotsa eman die HITZAk, eta seiren testigantzak jaso ditu.

Soldatak igotzeko, kalera atera behar

Hilak 17an langileen arteko 1.500 euroko gutxieneko soldatak aldarrikatzeko greba orokorrera deitu dute. Mugimendu handiko eguna izatea espero dute ELA eta LAB sindikatuetako kideek.

Korrika
Maddi Sanz Sanchez - Bidasoako AEKko Korrika arduraduna

«Euskara lehen lerroan jartzeko beharra dugu»

24. Korrikako Bidasoako ardura hartu du Sanzek aurten. Lan asko du antolaketa prozesuak, baina Korrika egunak asko disfrutatuko dituela argi du.

Usaimena lantzeko haurrentzako tailerrak, Lapitzeko Haurtxokoan

4 eta 8 bitarteko haurrentzat antolatutako doako tailerrak izango antolatuko dituzte, lehenengo tailerra martxoaren 21an izango da.

Belen Colomina psikologoak bullyinga izango du hizketagai, CBAn

HaurARTEanek antolatuta, eskola-jazarpenaren gaia landuko dute, jokaerak detektatzeko tresnak eta hizkuntza-ingurune seguruak nola sortu azalduko dute.

Biok Txingudik partida berezia izango du Hendaian

Emakume Errugbilarien Egunaren baitan, Biok Txingudik Uni Bilboren aurka jokatuko du larunbatean, Zaisa Txingudik, berriz, Iruñaren aurka jokatuko du, Plaiaundin.

120 mintzakidek euskarari klika eman diote

Astezken honetan, hilak 11, Factory gunean Mintzalgunen arteko lehenengo bilkura egin zuten, eta datorren asterako kopurua handitzea espero dute.

Gehiago